Birala ote? Nork daki...Agian!

Hona hemen egun hauetan leku askotatik heldu zaidan bideo bat, oso aktuala deritzodana 
PIN PARENTAL delakoa parodiatuz:


Lehendabiziko aldiz Twitterren izan nuen ikusteko aukera, nire irakasle batek egindako komentarioak piztu zidalako ikusteko grina. Gero, neronek ere zabaldu nuen Whatsapp bidez nire lankide eta lagunen artean, asko baikara irakasleak. Besteren bat ere ibili da ni bezala, iritsi zaidalako bideo bera beste pare bat aldetatik ere…

Birala ote? Birala izateko zein neurritakoa izan behar duen jakiteko sarean bilatu dut, eta bertan dioenez, ez da kantitate kontua, denbora gutxitan askotan erabiltzearena baizik. Nik, irudien goiko ertzean agertzen den helbideari tira eginez jarraipena egin diot egileari: argentinarra da, Paulo Molineri izenekoa, eta bideo hau orain dela urtebetekoa da. Ez dakit zenbat ikustaldi zituen Pin Parentalaren gaia piztu den arte baina, orain, ordu gutxitan 37.000tik 39.000era igo da. Egilea, bera da irudietan agertzen den aita eta beste elkarrizketa batean ikusi ahal izan  dudanez, berak bakarrik egiten ditu bideoak: pentsatu, grabatu eta editatu, beti ere, gai politikoak parodiatuz. Umoreaz baliatzen da gai sakonei ekiteko. Kasu honetan, beste norbait izan izango zen gaia eta bideoa lotu dituena baina ikusten den bezala, primeran duztartzen da. Twitterren jarri zuen lehendabiziko hura matematikaria dela uste dut: hoientzako ere oso dibertigarria izan behar duela deritzot. 

Birala izateko dituen osagarriak: Aktualitatea, umorea (argentindar azento eta guzti) eta esaten ari denaren inkongruentziak zaplaztekoa ematen diela PINaren denfentsan agertu direnei, oso argudio argia eta kontra egin ezinekoa erabiliz.  Laburra da baina ez hain laburra ere.

Comentarios

Entradas populares